KONPROMISOA: Ointxe-ren parte izateak ahalegina, laguntza, iraunkortasuna eta helburu komunekiko errespetua eskatzen dituelako.
PRESTAKUNTZA INTEGRALA: Ointxen saskibaloia hezkuntza-tresna gisa ulertzen dugu, garrantzitsua baita trebetasun teknikoak dituzten jokalariak garatzea, baina garrantzitsuagoa da pertsona arduratsuak, solidarioak eta autoestimudunak prestatzea.
TALDE-LANA: saskibaloia kirol kolektiboa delako, eta oinarritik transmititu nahi dugulako besteekin lankidetzan aritzearen, partekatzearen eta konfiantza izatearen garrantzia. Eta horrek Ointxeren kultura indartzen du.
IDENTITATEA ETA PERTENENTZIA-ZENTZUA: gure familiako pertsona guztiek Ointxe-rekiko atxikimendua sentitzea da gure helburua. Bertan geratzera eta proiektuan sinestera motibatzen duen zerbait da, eta identitate sendo bat garatzeak lotura emozionalak sortzen ditu, epe luzera proiektuarekiko fideltasuna elikatzen dutenak.
